XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Jesús Javier Arteaga Olleta Foru Parlamentario jaunak Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko apirilaren 14ko 25. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 22an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Nafarroako Demokraten Elkargunea Parlamentuko Taldeko Jesús Javier Arteaga Olleta Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruz.

Hona Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Kontseilariaren erantzuna, Nafarroako Parlamenduko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz:

Terminologia zehaztearren, jarraian ematen ditugun datuetan nerabetzat 12 eta 18 urte bitarteko pertsonak hartzen dira, eta familia edo elkarte-etan hartua egote kontzeptu legala familiari eta etxebizitzari dagokienez erabiltzen da, erantzunean bereizi egiten badira ere.

Zenbakizko datuetan 1998ko apirilaren 30eko egoeraren berri ematen da.

1go.- Zenbat nerabe daude elkarteetan hartuak?

- Gizarte-zailtasun egoeran dauden adin txikikoak hartzeko baliabideak:

Gure baliabideak:

Atarrabia egoitza

Lur Gorri egoitza

- Baliabide itunduak:

Mensajeros de la Paz etxe funtzionalak

Nuevo Futuro etxe funtzionalak

La Providencia egoitza

Itundu gabeko beste zentro batzuk (babesa)

- Gizarte-zailtasun egoeran dauden gazteei arreta egiteko baliabideak:

Lagun Etxea egoitza

Ilundaingo Haritz Berri landetxe-eskola

Sin Fronteras elkartea

2gn.- Zenbat nerabe daude familietan hartuak?

Familietan hartzeko programan 150 adin txikiko dauzkagu, eta horietatik 63 nerabeak dira.

3gn.- Zer dirulaguntza jasotzen dute nerabeak hartzen dituzten familiek?

Familietan hartutako 39 nerabek jasotzen dituzte laguntzak.

Adin txikiko bakoitzeko hileko batezbesteko zenbatekoa 15.000 eta 35.000 bitartekoa da, kasuan kasuko eta banan-banako premien arabera.

4gn.- Zer segimendu egiten die Nafarroako Gobernuak nerabeei Gobernuaren babespetik eta egin diren elkarteetatik joaten direnean?

Adin txikikoa hartzeko gure zentroetako eta itunpeko zentroetako hezkuntza-proiektuetan, elkartea utzi ondoren jarraipena egiten zaie bertan hartutakoei.